eues
650 191 808 - info@berlansk.com
Tipo de trabajoEtxebizitza Berrikuntza
LugarTolosa Etorbidea 95, Donostia
Fecha2019

130m2ko azalera duen etxe baten erreforma partziala

Egongela handi baten 25 m2 ahalik eta hobekien erabilita, era guztiko xehetasunekin eta materiale ezin hobeekin amaitu zen proiektu hau.
Azalera honetan egongela bat bere jantzigela erdi irikiarekin eta komun bat sortzeko apostua egin zen. Egongelako zati bakoitzak bere xehetasunak ditu, baita arretaz bergiratzeko puntu asko ere.
Komunean, beltzean margotutako itxiera metalikoa, bi beira mota ezberdinekin (zeharrargia komuna eta konketa
aldean eta gardena dutxa aldean, zutabearen atzean ezkutatuta gelditzen baita), egurrezko xaflaz eginiko sareta zapaian argiak xaflen artean sartuta (jantzigelan zehar sareta jarraia da), mikrozementoa zoruan, horman sartutako kanilak eta retro itxura ematen dion azulejoa paretean aurkitu dezakegu.
Jantzigelan, zapaiko egurrezko sareta paretan zehar jeisten da, alde batetik egongela ondo bereizten laguntzeko, eta bestetik berotasun handia lortuz. Zapaia beltz koloreaz margotzen da saretari sakontasuna eta presentzia emanez. Egongelan bi puntutan oinarritzen gara bereziki: alde batetik begiratokian, bertan tapadun egurrezko eserleku jarrai
bat sortu genuen, bere barrun gauzak gorde ahal izateko. Bestetik, hormigoizko habe eta pilareak txukundu ziren, eta likido hidrofugantearekin margotu genutuen garbi mantendu ahal izateko.

Hasierako egoera

Etxebizitza berrituta

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies