eues
650 191 808 - info@berlansk.com
Lan motaEtxebizitza
TokiaKaniberri, Zarautz
Data2016

Zarautzko hondartza parean kokatutako etxebizitza zoragarria

120 m2-ko etxebizitza erreforma integrala, lehen mailako amaiera eta materialak erabiliz. Leihate handiko egongela dauka, sukalde erantsiarekin, 3 logela eta 2 komun. Hauetako gela bat bi espaziotan banandu daiteke lurretik zapaira dijoan tamaina handiko ate labaingarri baten bitartez.
Kontutan eduki diren hamaika xehetasunek lortzen dute etxebizitza hau apartekoa bihurtzea. Runthal etxeko erradiadore luze eta meheak leihoen kolore berdinean nahastu dira. Leihoen perfila ahalik eta txikiena izaten saiatu gara beiren azalera handitzeko, Getariako saguari begira dagoen egongelako leihatean ikus daitekeen bezala.
Ezaugarri berezi gehiago: mikrozementua komuneko lur eta paretetan, marko eta atezango gabeko ateak logeletan eta egongela altzari itxura duten horma-armairuak sukaldean. Egurrezko tarima multigeruza, 24 zm-tako zabaleran, eta logeletako horma-armairuak, heldulekurik gabeak, adibidez.

Etxebizitza berrituta

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies