eues
650 191 808 - info@berlansk.com
Lan motaEtxebizitza berrikuntza
TokiaKale Nagusia 4, Tolosa
Data2018

Duplex familiarra bi apartamentuetan banatzen

Bi solairuen arteko lotura egiten zuen eskailera izan da lehenik ezabatu behar izan duguna. Honek utzitako espazio berria era ezberdinetan erabili da solairu bakoitzean: Beheko solairuan trasteleku berri bat sortu dugu; Goiko solairuan berriz, egindako berrikuntza integralagoa izan da eta espazio berri hau, jatorrizko egongela txikia eta gonbidatuen logelarekin batera, etxebizitza berriaren gela handienean bihurtu da, egongela, jangela eta sukaldea bateratuz.
Sukaldearen erdialdean penintsula bat kokatu dugu espazioen banatzaile bezala erabiliz, honez gain biltegi eta
sukaldeko lanak egiteko balio duena ere. Komuneko paretak eta zorua mikrozementoarekin egin ditugula azpimarratu behar dugu: Dutxa obran eginikoa da, eta ondoko materiala berdinak erabiliz, zorua espazio osoan zehar jarraia izatea lortu dugu. Azkenik, komuneko armairua neurrira eginikoa da, bertan garbigailua izkutatu dugu eta biltegi moduan erabili dugu soberan zegoen espazioa. Komuneko armairua elkarmarrarik gabeko Betacryl-ezko estalki batekin errematatu dugu, bertako diseinua jarraituz.

Hasierako egoera

Etxebizitza berrituta

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies