eues
650 191 808 - info@berlansk.com
Lan motaEtxebizitza berrikuntza
TokiaGros Auzoa, Donostia
Data2019

Groseko erdialdean kokatzen den atiko baten berriztatze integrala

Bilbon bere bizitza duen famili baten asteburuetako etxebizitza, neska donostiarra eta mutila surflari amorratua, bere bi seme-alabekin.
Bezeroen helbururik nagusienak argitasunaren hobekuntza eta altuera gehiena irabaztea zen proiektuaren hasieratik. Erronka interesgarriak izan dira bi hauek, etxebizitzaren argi iturri nagusiak sabaian aurkitzen diren bi Velux dira, baina aldi berean altuera erabilgarri baxuen dagoen etxebizitzaren aldean daude kokatuta.
Etxebizitzak zituen sabaien eraisketak berri bikainak erakutsi zizkigun. Teilatuaren garaiera pentsatutakoa baino askoz handiagoa zen, sabaiak lau metroko altueran utziz. Honek, altuera erabilgarria asko handitu zuen, baita argitasunaren hobekuntza lortzeko aukerak ere.
Egindako lanek bezeroen helburu nagusiak bete dituzte, etxebizitza argitsu eta txoko guztiak erabiltzeko altuera nahikoa dueña lortuz, beti ere bezeroak eskatutako distribuzioari egokitua: Kontzeptu irekiko egongela, sukaldea, saloia, jangela eta jokuen gela bateratuz; hiru logela, komun bat dutxa platerarekin eta beste komun txiki bat. Eraikinaren egurrezko estruktura ikusia utzi dugu leku ezberdinetan, etxebizitzari hain gustoko dugun berotasuna emanaz.

Hasierako egoera

Etxebizitza berrituta

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies