eues
650 191 808 - info@berlansk.com
Lan motaPortalean irisgarritasun hobekuntza
TokiaEuskal Herria Kalea 1, Donostia
Data2019

Eraikinaren atariko barrera arkitektonikoen ezabapena

. Jatorriz, eraikinak ez zuen igogailurik eta orain dela 30 bat urte jarri zuten, baina eskalera-atal berri bat sortu zuten atarian igogailura iristeko. Berriztapen honetan, eskailera-maila desegin eta igogailuaren fosoa beheratu egin da, honen maila kaleko mailara utziz. Honela, jatorrizko atarira bueltatu dira, eskailera hasiera atzeragotuz eta eskailera-kaxa erdian igogailua mantenduz.
Berriztapen honekin batera, eraikineko eskailera-kaxa berritu dute, paretak, sabaiak eta egurrezko eskailera eguneratuz, baita argiztapen eta segurtasun neurri berriak jarriz ere. Paretetako Mendel zaharra kendu da eta Texturglass papera erabili da hauen egoera sendotzeko; Egurrezko zokalo berria jarri da eskailera guztian eta barandako hainbat akats konpondu dira; indarrean dagoen arautegia betetzeko segurtasun neurriak hobetu dira emergentzi-argiak eta extintoreak ipiniz, igoagailuaren kaxaren itxiera berria jarriz eta atariko atea aldatuz.
Honelako berriztapenetan ohikoa den bezala, eraikinaren hainbat instalazio agertu dira espero ez ziren lekuan, ur instalazio eta elektrikoak. Hauen ibilbidea moldatu behar izan da igogailuaren foso berria saihesteko, honetarako beste zenbait lan eginez.
Diseinuari begira, atariak jatorriz dituen ezaugarri garrantzitsuenak kontutan eduki dira erabili beharreko materialak aukeratzeko. Atari sarrerako sabaien mendelak, hauen altuera eta egurrezko eskailera izan dira ezaugarri garrantzitsuenak. Sabaien mendelak saneatu dira eta lanpara berri batekin argiztatu dira nabaritasuna lortzeko, egurrezko eskailera berriz, hainbat kalte errematatu ondoren, leundu eta berniz garden eta mate batekin bernizatu dira. Atariko zoru eta paretetan bi azulejo mota erabili dira, beti ere sabaiari nabaritasuna emanez. Baranda, buzoi eta lanpas berriak jarri dira atarian erabilitako azulejoen koloreei jarraituz. Bukatzeko, atariko atea udaletxeak eskatutako diseinua jarraituz berritu da, inguruko atarien kolore berdina erabiliz.

Hasierako egoera

Portala berrituta

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies