eues
650 191 808 - info@berlansk.com
Lan motaEtxebizitza berrikuntza
TokiaEtxaide kalea, Donostia
Data2019

Donostiako zentruan etxebizitza banaketa berria

Distribuzio aldaketa Txiki bat dakarkigu oraingoan. Egurrezko estrukura duen eraikin batean kokatua dago, duela 15 urte pisu berri baten altxaera egin ziotena, baina egoera ezinhobean aurkitzen dena.
Familiaren eguneroko beharren aldaketa dela eta, sukaldearen eta egongelaren jatorrizko kokapena trukatu ditugu. Proiektu honen zailtasuna distribuizio berria sortu ahal izateko beharrezkoa instalazioak jatorrizkoak moldatuz lortzea da. Ontzi-garbigailuko eta harraskako ura bideratzeko Sanitrit (birrintzaile eta kanporatze-ponpa) bat erabili dugu, eta egongelako zapaiaren gainetik urak eramateko hodiak sartu ditugu eraikineko hustubide nagusiraino. Bestalde, instalazio elektrikoa moldatu dugu sukaldeko etxetresna elektriko guztiak elikatzeko, beti ere indarreko arautegia jarraituz.
Erreforman behin sartuta, hainbat hobekuntza ezberdin egiteko aprebetxatu dugu: lehio-saretak motorizatu, hari-musikala berritu, eta erradiadoreen kokapena aldatu ditugu kalefakzioaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko.
Proiektu honetan alderdi estetikoa oso garrantzitsua da, jarritako altzariak eta estaldura desberdinen akaberak asko zainduz. Egongelarako, hiru moduluko armairua sortu dugu haritz naturalezko egurra erabiliz: lehenengo modulua biltegi moduan ateekin, erdiko modulu nagusia televista eta tximini elektrikoarentzat, eta hirugarren modulua balda irikiekin liburutegi bezala erabiltzeko. Armairu hau egongelako elementu bereizgarrienea bilakatu da egongelako espazioan. Zoruan, jatorrizko haritzezko tarima errespetatu dugu, antzeko egurrarekin beharrezko erremateak egin ondoren, etxebizitza guztiko tarima leundu eta bermizatu dugu.

Vivienda reformada

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies