eues
650 191 808 - info@berlansk.com
Lan motaEtxebizitza Berritzea
TokiaBiarritz, AKitania Berria
Data2018

Itsasoari itsatsia eta Biarritzeko alde zaharrean kokatutako etxebizitza baten berritzea

Proiektu honen helbururik garrantzitsuena etxebizitzak zuen dotorezia berpiztea zen, jatorriz zituen elementu arkitektoniko eta apaingarri ezberdin eta ugariak berreskuratuz. Jatorriz hotel baten harrera eta areto nagusia zena, gaur egun etxebizitza batean bihurtua, bi solairu ezberdinetan banandua dago.
Etxebizitzaren espazio eta gela guztiak berritu ziren, antolamendua aldatu Gabe, baina instalazio guztiak aldatuta. Lanik azpimagarrienak arotzeria eta margo-lanak izan ziren. Arotzak etxebizitzak zituen ate, mendel, zokalo eta dekorazio elementu ezberdinen diseinua jarraituz beharrezko hainbat konponketa egin zituen: ateak doitu, lehio berriak sortu, armairuen ateak apaindu eta barneko banaketak berregin, zokalo berriak jarri, neurrira eginiko armairuak egin…
Margolariek, bestalde, etxebizitza guztiko paretak eta sabaiak berriztatu zituzten margotu baino lehen, hauek zituzten paperak eta akatsak kenduz. Kolore ezberdinak erabiliz, gela bakoitzari bere nortasuna emateko gai izan ginen, beti ere dekoratzailearen laguntzaz.
Egindako lan guztien artean, azpimarratzekoa da egongela nagusiko sabaian egindakoa. Sabai honek dekorazio elementu ezberdinak ditu eta zazpi metroko altuera. Guzti hauek berriztatu eta margotu ziren, eta Led argiko tira jarrai batekin argiztatu ziren. Sabai honek sortutako efektua etxebizitzaren ardatz nagusi bihurtu da.
Bukatzeko, lurrean eta eskaileretan jatorriz zegoen egur tarima berriro bermizatu genuen, zahar-berri itxura lortuz. Ezaugarri guzti hauek batuta lortutako akabera ikusgarria izan da, nortasun dotoreko etxebizitza berria!

Hasierako egoera

Etxebizitza berrituta

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies